XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzkel-idazleak Ernio mendira

Igazko urtean Txurumurun izandako euzkel-idazleak, urte ontan Ernio, mendira igotzeko asmotan gaude.

Orain arte bizkar-zabaltxamarrak geralakoz edo, naiko pazientzia eraman degu, emengo bazkun eta ango dantza dala bidez, Ernioa igotzeko astirik uzten ez digutela, baña oraingotik aurrera, ez degu abarka bat betetzeko aña pazientzi izango.

¡Ez arrayoa!....

Iraillaren 13'garrenean (Septiembre 13) euzkel-idazle, eta gañerontzeko abertzaleak, igoko gera Jaunak nai badu, Ernio mendira ango Gurutza Deunak gurtzera, eta euzkel-irrintzia zabaltzera.

Orain arte itza eman digute, Arkale, Iturralde, Anastaxio, Aberri (mutil zarran alkatea) Errenderi'ko beste bi mutil zarrek, Irubelar, Arantxa, Sornetxu (Kontxita), Yolanda, Pillipa Oyartzun'go Jose Luis, bere konpañiakin.

Ernio'ra joan bear dezutenak, Iraillan 13'ko gertu egon Bazkaria ona eraman, saski bat platang Elgoibar'dik bidaliko dizkigu Aberri'ren emazte-gaiak, berarekin etortzekoa omen zan baña...¡oraingoan ere uts! Dana dala ¡etorriko aiz beintzat eta xorta ortan bat edo bat, aukeratuko aldek.

Oyartzun, Errenderi, Lezo, Pasai eta donostikoak Korrigoa deitzen diote bultzi ortan joango gera Amasa (Billabona) eta itzarongo diogu Tolosa, Ibarra eta Bidani'tik eldu diranai gero elkartu ta Ernio'ra igotzeko.

Bein Ernio'ra irixtean Gurutzan aurrean Euzkadi'ren alde otoitza, eta ondoren atseden pixka bat.

12'tan bazkaria, eta platanuan saskia idikitzekoan, Aberri'k egingo degu itzaldi xamurra bere sestasun agerkaiz.

Arratsaldean dantza, eta batzartxo bat ere bai eta azkenik, Azkatasun eurkia abestuaz biurketa, eta illuntzeako etxera.

¡Euzkel-idazleak, abertzaleak, iraillan 13'garrenean denak Ernio'ra!.

Mutil-zar.